
erakusketa 07-06-12 / 08-11-02

Donostiako itsas historiari buruzko liburuaren argitalpena
Untzi Museoak 2008ko urte bukaeran Donostiako itsas historiari buruzko liburu bat argitaratuko du. Erakusketaren izenburu bera izango du: “Donostia itsas hiria”. Formatu handiko monografiko bat izango da, orain arte publikatu ez diren materiale grafiko ugariz ilustratua egongo dena. Bertako testuak herrialdeko historian eta arkeologian ibilbide oso ezaguna izan duten 14 ikerlarik idatzi dituzte. Bere osotasunean liburuak Donostiako historiaren ezagutzan aintzat hartzeko moduko ekarpena izan nahi du.
“Donostia, itsas hiria” liburuaren egitura eta aurkibidea:
1. MENDEETAN BARRENA. DONOSTIAKO ITSAS HISTORIARAKO HURBILKETA
Sorrera eta Erdi Aroko loraldia
Soledad Tena García
Itsasoari begira bizi den hiria. XVI. eta XVII. mendeak
José Antonio Azpiazu
Itsas merkataritza eta arrantzatik hondartza turismora. XVIII.-XXI. mendeak
Carlos Larrínaga Rodríguez
2. HAMAIKA ITSAS IKERLAN
Erromatar presentzia Donostian
Milagros Esteban
Arkeologi indusketak Santa Teresa eta Bretxan
Marian Gereñu
Merkatari, arrantzale-balezale, untzigile eta ontzi-jabeak. XVI. mendea.
Michael Barkham
Donostia XVII. mendean, ahantzitako mendea
Xabier Alberdi
Donostia, portu kortsarioa
Enrique Otero
Argi-itzaletan: Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarraren historiarako hurbilketa
Ramón Aizpurua
“Ipar latitudeko 33 graduak”. Donostiaren nazioarteko itsas merkataritzaren historiarako iturri berriak (1800-1900)
Carlos Rilova
Arrantza Donostian (XIX.-XXI. mendeak)
Ernesto López Losa
Arrantza Donostian: egungo egoera eta etorkizuna
Iñigo Puerta
Begirada poetikoa
Félix Maraña
Donostia literatura eta artean
José María Unsain