gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko urriak 7, asteartea

“DONOSTIA ITSAS HIRIA” ERAKUSKETAREN INGURUKO HEZKUNTZA ESKAINTZA

Izaera pedagogiko nabarmena duen “Donostia itsas hiria” erakusketa honetan ibilbide bat eskaintzen da hiriaren itsas historian barrena, erromatarren presentziatik gaur egunera. Bertan balio historiko eta artistiko handiko materialeak daude ikusgai. Gainera, hauetako asko, sekula etziren publikoki erakusketa batean aurkeztu. Erakusketak 9 ikusentzutezko eta audiogida ere eskaintzen ditu lagungarri gisa.

Erakusketa. Donostia itsas hiria

Erakusketara bisita gidatuak egiten dira taldeentzat aldez aurretik erreserba eskatuaz. Ordu beteko iraupena dute eta 1€ balio du pertsonako.

Erakusketaren osagarri bezala “Ibilbide historiko literario” bat egiten dugu Museotik kanpo, Untzi Museoko hezkuntza arduradunak gidaturik. Iraupena: ordu eta erdi. Prezioa: 1€ .

Txikienentzat erakusketa egokitu egiten da ipuin eta kondaira ezberdinetan oinarrituaz.

ERAKUSKETAREN ARGAZKIAK IKUSI

 

HEZKUNZA PROGRAMA IRAUNKORRAK

 

Arrantza erak

Arrantza erakArrantza egiteko modu desberdinen artean dauden aldeak ezagutuz, egungo arrantza mota nagusiak ezagutzeko aukera emango digu saio honek. Azalpenen osagarri, bideoa ikusteaz gain, parte hartzaileek eskulana egiten dute, atunetarako "maluta" bat hain zuzen. Arrantza arduratsuaz eta itsas baliabideen zaintzeaz ere arituko da saioa.

12 urtetik gorakoentzat. Iraupena: ordu eta erdi


Ondarea zer den ikasten

Ondarea zer den ikastenItsasoarekin lotutako ondarea gorde eta zaintzea da Untzi Museoaren zeregina, ikertu eta hedatzearekin batera. Saio honen bidez, museo batera heltzen den ondare-balioko piezak jaso ohi duen trataera azaldu eta aztertuko dugu, bere jatorria, egoera, zainketa eta kokapenaren zer-nolakoak aztertuz eta ariketa partehartzaileen bidez ulertaraziz.

14 urtetik gorakoentzat Iraupena: ordu bete


Esan Elkano, nora hoa?

Esan Elkano, nora hoa?Jarduera honetan Juan Sebastian Elkano eta bere bidailagun asko ezagutuko ditugu. Historiari egindako ekarpenaren analisia: mundua biribila zela egiatatzearen garrantzia, Atlantikoa eta Itsaso Barea zeharkatzearen abentura, espezien balioa... Guzti hori mahai jolas, lamina eta dokumentu ezberdinekin ezagutzeko aukera izango dugu eta nola ez espeziak eta produktuak ere eskuartean izango ditugu.

12 urtetik gorakoentzat. Iraupena: ordu bete

 

Haizearen arrosak

Haizearen arrosakKartografia lantegi honetan, partehartzaileek oinarrizko kontzeptu batzuk jasoko dituzte, bai itsas kartagintza eta mapagintzari buruz eta baita espazioak denboran zehar izan duen adierazpenari buruz ere. Latitudea, longitudea, eskala, errealitate fisiko eta errepre-sentazio grafikoaren arteko harremana landuko dira.

12 urtetik gorakoentzat. Iraupena: ordu bete


IBILBIDEAK

Donostia, itsas hiria: Ibilbide historiko-literarioa

Donostia, itsas hiria: Ibilbide historiko-literarioaItsasoari loturiko historia luzea dauka Donostiak. XIX. mendean turismoari begira jarri bada ere, ordurarte itsas merkataritza, ontzigintza eta arrantza izan ditu ardatz hiriak. Gudaloste ingeles-portugaldarraren erasoak eragindako kaltea handia izan zen 1813an, baina hala ere Donostiak gordetzen ditu, bere itsas hirtoriari lotuta, oraindik ere uki daitezkeen gauzak.

Ibilbide hau Donostiako moilan zehar egin ohi da kuadernotxo pedagogiko baten laguntzaz eta ibilbidea Untzi Museoko erakusketa iraunkorrean bukatuko da.
12 urtetik gorakoentzat. Iraupena: ordu eta erdi.
(Programa hau Lehen Hezkuntzarako egokitu daiteke)

Barojatarren ibilbidea

Barojatarren ibilbideaJarduera honetan ibilbide bat egiten da Donostian zehar, Barojatar familiarekin lotura izan duten zenbait leku ezagutuz (portua, Primitiva Casa Baroja, Angel kalea, ...). Parte hartzai-leek "Barojatarren ibilbidea (Barojatarrak eta itsasoa)" izeneko koader-no pedagogikoa izango dute piskanaka osatzeko.

12 urtetik gorakoentzat. Iraupena: ordu eta erdi.


ZENTZUMEN ANITZETAKO JARDUERAK

ZENTZUMEN ANITZETAKO JARDUERAK“Kontxako estropadak”

Urtero bezala museoko hirugarren solairua espazio ludiko bat bihurtuko da zeinetan euskaldunon itsas historiako atal txiki bat ikastea esperientzia dibertigarria eta entretenigarria izango den.

Arraunaren mundu sutsu eta lehiakorrera gerturatuko gara aurten, Kontxako estropadara hain zuzen ere: hastapenak, lehen desafioak, untzien bilakaera, estropada eremua markatzeko izan diren zailtasunak, arraunlarien teknika eta entrenamenduak...

Tailer honetan nahi duen talde orok partehar dezake baina eguna eta ordua aurrez erreserbatzea beharrezkoa da.

 

 

ERRESERBAK EGITEKO

marineroMuseoaren jardueretan partehartzko, beharrezkoa da aldez aurretik bisitaren ordua eta eguna zehaztea eta erreserbatzea.

Erreserba telefonoz, faxez zein e-mailez egin daiteke.

Museo honetan ezin da erre, jan eta edan, ez eta argazkiak egin, dauzkagun piezak kaltetuak suertatu baitaitezke. Erakusketan dauden piezak ukitzea ere ez da komeni. Ideia hau taldeko bisitariei aurrez komunikatzea funtsezkoa da.

Museoko programa ezberdinak, zuek dituzuen beharretara egoki daitezke. Askotan bisitaz arduratzen den pertsona eta museoko hezitzaileen arteko bilera bat egitea komeni da, edukiak zuen beharretara egokitu eta beharrezkoak diren zehaztasunak egiteko.

Museoak programetan behar bezalako helburuak lor daitezen, 20 pertsonako taldeak baino handiagoak ez ditu gomendatzen.


Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2006 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net