
Aurkezpena
Untzi Museoa inauguratu zenetik 16 urte igaro dira eta erakusketetarako erabiltzen zen eredua aldatzea erabaki dugu. Horrela, erakusketa iraunkorrerako erabiltzen ziren bi solairu nagusiak, iraupen luzeko aldi baterako erakusketentzat espazio bihurtu dira. Erakusketa hauek gai monografikoetan oinarrituko dira, historia eta kultura ikuspegitik duten garratziaren arabera aukeratuko dira, eta denboran zehar aldatuz joango dira. Goiko solairuan neurri txikiagoko erakusketak izango dira, eta lantegi pedagogikoak, eta liburutegi espezializatuak orain arte bezala jarraituko du zerbitzuak eskaintzen.
Ibilbide berri honi ekiteko, Untzi Museoak berak produzitutako “Donostia,
itsas hiria” izeneko erakusketa prestatu du. Erakusketa honen bidez,
hiriaren itsas historian zehar ibilbide bat egingo da, erromatarren garaitik
gaur egun arte doana eta 2007ko ekainaren 12tik 2008ko azaroaren
2ra ikusgai
izango da.
Erakusketa alde batera utzita, Museoak bere ihardueran hasieratik finkatutako helburuei jarraitzen die: Euskal
Herriaren itsas historia eta ondarea zaintzen, aztertzen eta jakitera ematen
laguntzea.
Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:30etara
Igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 14:00etara
Astelehenetan itxita
Bisita gidatuak eta programa didaktikoak (asteartetik ostiralera eta adin guztietarako):
€1 pertsonako
Bisita ez gidatuak:
-Sarrera orokorra: 1,20€
-Ikasle eta jubilatuak: 0,60€
-10 urtez beherako haurrek doan
-Ostegunetan doan